Saltatu nabigazioa

AIREAREN KALITATEAREN MONITORIZAZIOA

1. proiektuaren helburuak

  • Lehenengo proposamena sentsoreak erabiliz inguruan dugun airea neurtzea izango da. 
  • Horretarako, gure etxe hezetasun eta tenperatura datuak bilduko ditugu. 
  • Esperimentua leku desberdinetan erreproduzitzeko aukera egongo da, hala nola ikastetxean edota gertuko lorategi batan. 

Lehen urratsak

Esperimentua bere horretan garatu aurretik, beharrezkoak izango diren elementuak ezagutzeari ekingo diogu: 

  • WIFI bidez Interneterako sarbidea daukan ordenagailu eramangarria. 
  • Arduino Cloud plataforman kontu bat. Plataforma honetan tenperatura eta hezetasunari lotutako datuak jasoko dira grafiko moduan.  
  • DTH11 Sentsorea. Tenperatura (gradu zentigraduetan) eta hezetasunari (%-tan) lotutako datuak jasotzeaz arduratuko da.  
  • Arduino MKR Wifi 1010. Honek DTH11 sentsorearen eta Arduino Cloud plataformaren artean zubi lana egingo du. Hau da, DTH11 sentsorearen bitartez jasotako datuak Arduino Cloud plataformara bidaltzeaz arduratuko da.  
  • Pila euskarriak. Arduinoa ordenagailura konektatuta ez dagoenean funtzionatzen jarraitzeko izango da.  
  • Google Authenticator aplikazioa (aukerakoa). Arduino Cloud IOT plataforman sortutako kontuari segurtasuna emateko aplikazioa.

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)