4. proiektuaren helburuak
Proposamen honetan, kanpoko zarataren pertzepzioa landuko dugu. Horretarako, hasierako kontzeptu batzuk azalduko ditugu, eta, gero, inguruneko soinu-mailak jasotzeko gai den gailu bat sortuko dugu:
- Soinua eta ezaugarriak (definizioa, soinu motak, dezibelak...).
- Soinu kutsadura (zer da, gure bizi kalitatean dituen ondorioak).
- Soinua neurtzeko baliabideak (sonometroa).
- Soinuen kategorizazioa.
- Zarata-neurgailuak erabiliko ditugu eskolako edo komunitateko hainbat eremutako zarata-mailei buruzko datuak biltzeko.
- Zarata egunean zehar eta baldintza desberdinetan nola aldatzen den aztertuko dugu.