IOTetxea.com
"1.1 AIREAREN KALITATEAREN MONITORIZAZIOA: MUNTAKETA” BIDEOAREN TRANSKRIPZIOA

Ongi etorri lehen esperimentazio fasera! Lehen esperimentazio fase honetan airearen hezetasuna eta tenperatura neurtuko ditugu. Baina lehenik eta behin goazen arduinoa martxan jartzera!

Lehenik eta behin, Arduino Wifi plaka beharko duzue eta baita tenperatura eta hezetasuna neurtzeko sentsorea ere, sentsore horri DHT11 esaten zaio. Horrekin batera, A bikoitza motako bi pila erabiltzen dituen pila euskarria beharko duzue, honi esker Arduinoa ordenagailura konektatuta ez dagoenean ere erabiltzeko aukera izango duzue.

Garrantzitsua da sentsorea plakara ondo konektatuta egotea. Horretarako begiratu kable urdina sentsorearen GNDtik plakaren GNDra (hau da, lur-hargunera) lotuta dagoela. Berdea berriz VCCtik doa, hau da, sentsorea elikatzen duen bost volteko pinaren elikatze puntutik. Ondo funtzionatzen ari dela baieztatzeko hemen ageri den argia mugitzen agertu behar da.

Behin muntaia prest eta martxan dagoenean datuak jasotzen hasiko zarete. Arduinoak sentsoreak bidalitako datuak jasoko ditu eta hodeian dagoen Cloud plataformara igoko ditu. Plataforman bertan ageri diren datuekin grafiko bat edota bestelako edozein datu-tratamendu egiteko aukera izango duzue. Gainera, arduinoa eta sentsorea Cloud plataformara konektatuta daudenez, muntaia lekuz aldatu dezakezue, eta horrela beste puntu bateko tenperatura eta hezetasun datuak ere jasotzeko aukera izango duzue, beti ere arduinoa programatzeko erabilitako wifian mantentzen baduzue! Eta orain zuen txanda da!