IOTetxea.com
1.2 “AIREAREN KALITATEAREN MONITORIZAZIOA: DATU-BILKETA” BIDEOAREN TRANSKRIPZIOA

Kaixo! Jaso al dituzue datuak prestatutako Arduino muntaiaren bidez? Eta ulertzen al dituzue mugikorreko Dashboard-ean agertzen diren datuak? Horrela ez bada, lasai. Oraintxe ikusiko dugu nola interpretatzen diren!

Lehenik eta behin, pantailan ageri zaizuen goiko laukian zuzenean jasotako temperatura azaltzen da, eta 0 ºC eta 100 ºC artean adierazten da. Beherago ageri den laukian, berriz, hezetasuna ikus dezakezue; kasu honetan datuak ehunekotan adierazten dira. Datuak horrela jasotzeaz gain, grafikoetan ere ikus daitezke, horretarako pantailan behera egin beharko duzue. Grafiko hauetan 15 segundoko zuzeneko datuak agertzen dira.

Eta orain datuak nola azaltzen diren ikusteko ile lehorgailu bat hartuko dugu eta Arduinoko sentsorea berotuko dugu. Pantailan ikus dezakezuen bezala, jasotako datuak 27 ºC-tik 31 ºC-ra igo dira eta azkar batean 52 ºC-ra; gero 68 ºC-ra. Hezetasunean ere aldaketa batzuk ikus daitezke baina ez dira hain nabariak.

Eta zuen kasuan, zein tenperatura- eta hezetasun- datu jaso dituzue? Erraza egin al zaizue datu horiek interpretatzea? Edozein zalantza baldin badaukazue, zuen ikaskideei galdetu edo, bestela, webgunean daukagun informazioa ere kontsulta dezakezue.