IOTetxea.com
“2.1 DATU METEOROLOGIKOEN ANALISIA: MUNTAKETA” BIDEOAREN TRANSKRIPZIOA

Kaixo! Gaurkoan muntai baten azalpenarekin gatoz. Muntai hau bigarrenez prestatuko duzuenez segur aski erraz egingo duzue!

Kasu honetan Arduino plakara konektatu beharko duzu GY68 sentsorea eta honek presio atmosferikoa neurtzeko balioko du. Sentsore honek presioa, 300 hektopascaletik 1100era bitarteko tartean emango digu. Gainera oso sentsore txikia da eta 4 pin ditu.

Pin hauek konektatzeko koloreetako kableak erabiliko ditugu. Gure gomendioa da proiektu guztietan erabili duzuen antolaketa bera erabiltzea, horrela muntaia errazagoa egingo zaizue.

Guk kable morea VCC pinetik Arduino plakaren 5 volteko elikadurarekin konektatuko dugu. Kable urdina aldiz, aurreko proiektuan bezala, sentsorearen GNDtik plakaren GNDra bidaliko dugu, hau da, lur-hargunera. Kable berdeari dagokionean, sentsorearen SCLtik plakaren A5era konektatutako dugu, ordulari seinalearen lana egin dezan. Azkenik, klabe horia sentsorearen SDAtik plakaren A4ra bidaliko dugu datuak trukatu ditzan.

Tira, hori izan da dena, espero dugu lagungarria izatea bideo hau eta bestela gogoratu webgunean kontsultatzeko informazio gehiago duzuela.