Kaixo! Gaurko honetan berriro presioarekin esperimentatuko dugu. Presioa neurtzeaz gain, sentsore honek tenperatura ere neurtzen du; beraz, bi irakurketak aldi berean emango dizkigu. Bi irakurketa horiek nahiko egonkorrak dira, oso gutxi aldatzen dira, gu ez garelako tenperatura- edo presio-aldaketarik sartzen ari.
Ikus daitekeenez, hamarren batzuk aldatzen dira. Beraz, lortzen den kurba oso laua da, kontuan hartuta, gainera, eskalan islatzen diren balioak oso txikiak direla. Guk neurrietako batean klik egiten dugunean, orain egiten ari garen bezala, ikus dezakegu zein den neurri zehatz hori eta noiz lortu den.
Interesgarria iruditu zaizue? Baduzue zalantzarik? Hala bada, kontsultatu ezazue webguneko informazio guztia.