Kaixo! Bideo honetan uraren kalitatea neurtzeko esperimentu bat aurkeztuko dizuet. Horretarako, egunerokoan edateko, te bat egiteko... erabiltzen dugun ura aztertuko dugu. Esperimentu honetan TDS sentsorea beharko dugu, honek uretako solido kopurua neurtuko digu. Gero eta solido kopuru handiagoa izan, orduan eta kalitate okerragokoa izango da ura.
Sentsore honek bi zati ditu, alde batetik uretan sartu beharreko muturra, mutur hori sentsore lanetan arituko da. Bestetik, Arduinora konektatzen den zatia. Arduinoa, beti bezala, pila euskarriarekin elikatuko dugu. Sentsoreak hiru irteera ditu eta koloreetako kableen bitartez honela antolatu ditugu: beltza lur hartunera, gorria elikatzeaz arduratuko da. Azkenik, berdea, datuak transmititzeaz arduratuko da eta A1-era konektatu dugu.
Era honetan sentsorearekin TDSa, hau da, Disolbatutako Solidoen Osotasuna neurtuko dugu eta Arduino Cloud pantailan ikusteko aukera izango dugu. Lortutako datuak Munduko Osasun Erakundeak gomendatutako parametroekin alderatuko ditugu eta horrela jakingo dugu ea aztertutako uraren kalitatea ona den ala kaltegarria den gure osasunarentzat. Adibidez, guk Donostiako ura hartu dugu eta honek 120 TDS- ko neurria duela jakin dugu. Hortaz, ur honen kalitatea osasuntsua dela esan daiteke, izan ere 300era iritsi arte horrela identifikatu daitezke ur hauek. Hala ere esperimentuarekin jarraitzeko ur horri lixiba apur bat bota diogu. Horrela, momentu batetik bestera 120 TDSko neurri hori 1500era pasa da, beraz, esan dezakegu ur hori ez dela osasuntsua edateko.
Hori izan da dena, orain zuei gauza bera egitera animatzen dizuegu! Har ezazue zuen etxeko ura, herriko plazan dagoen iturriaren ura… dena delakoa. Eta has zaitezte uraren kalitatea neurtzen. Prest zaudete hasteko? Bada, has zaitezte!