Lortu dituzue uraren kalitateari buruzko datuak? Badakizue nola interpretatu? Ulertzen dituzue? Horrela ez baldin bada, hona hemen adibidea!
Hasi baino lehen, gogoan izan ezazue urak sentsorea guztiz estali behar duela aplikazioak datuak behar bezala hartu ditzan. Hori esanda, has gaitezen esperimentuarekin!
Uraren kalitatea neurtzeko, guk Donostiako ura aztertu dugu. Horretarako, lagin bat hartu dugu. Aurreko bideoan erakutsi genizuen azterketarako sentsoreak nola antolatu behar diren. Tira, ba horixe bera eginda, Arduino Cloud aplikazioa ireki eta sentsorea egonkortzea utzi dugu ur horretan disolbatutako zenbat solido dauden zehatz-mehatz jakiteko. Kasu honetan, 300 TDS baino gutxiago dituenez gure laginak, kalitate oneko ura dela esan dezakegu.
Orain, esperimentu bat egingo dugu. Ur lagin berari lixiba pixka bat gehituko diogu. Berriro, aplikazioari egonkortzeko astia emango diogu balore erreala lortzeko asmoz. Ondoren, behin Arduino cloud balore batean finkatu dela, ondorioak atera ditzakegu. Kasu honetan, lixibarekin balorea 500era igo da. Hortaz, 300etik pasatzen denez, esan daiteke ur hori ez dela kontsumorako egokia, kalitate txarrekoa baita.
Hori izan da dena. Interesgarria iruditu zaizue? Gure azalpenek ulertzen lagundu zaituzte? Bada, beharrezkoa baldin bada webgunean kontsultatzeko informazio gehiago duzue.