Kaixo! Ongi etorriak laugarren gaiko esperimentura! Oraingo honetan soinua neurtuko dugu eta horretarako goazen lehenik eta behin Arduinoa martxan jartzera!
Horretarako, A bikoitza motako bi pila erabiltzen dituen pila euskarria beharko duzue, honi esker Arduinoa ordenagailura konektatuta ez dagoenean ere erabiltzeko aukera izango duzue. Arduinoa hau da, eta martxan dagoela jakiteko argi berdea piztuta azaldu behar da. Bestalde, Arduinoa mikrofonora konektatu behar da. Mikrofonotik jasotako soinua arduinora bidaltzen da eta arduinoak wifi bidez datuak plataformara bidaltzen du.
Horrez gain, ikus dezakezuenez, 3 kable daude eta bakoitzak funtzio bat betetzen du. Urdina lurreko hartunera konektatuta dago, berdea bost volteko elikaduraz arduratzen da eta horia mikrofonoa eta Arduinoaren artean datuak transmititzeaz arduratzen da.
Behin Arduinoa sentsorearekin muntatu ostean, Cloud plataformaren bitartez programazioa bidaliko diogu. Horrela, soinu datuak jaso eta plataformara bidaltzeko prest egongo da! Baina... nola jakin dezakezue datuak ondo jasotzen ari zaretela eta plataformara zuzen igotzen ari direla? Bada, oso erraz, mugikorreko aplikazio baten bitartez! Aplikazio honetan hodeira edota Cloud-era bidalitako informazioa ikus daiteke, baita datu hauekin lan egin ere.
Eta orain zuen txanda da! Aplikaziotik ateratako datuak aztertu beharko dituzue eta horretarako Arduinoa martxan jarri beharko duzue. Eta ez ahaztu, edozein zalantza baldin baduzue webgunean hau egiteko urrats guztiak dituzue. Ondo izan eta animo!