Kaixo! Lortu al duzue zuen Arduino muntaketarekin datuak jasotzea? Gure kasuan, mugikorreko aplikaziotik datuak jaso ditugu.
Ikus dezakezuen bezala, Arduino muntaketa jarrita zegoen gelako soinu-datuak jaso dira, eta indizea 5 segundoz behin aldatzen joan da zarata-mailaren arabera. Muntaketa ordu batzuetan zehar martxan uzten badugu, grafiko batean intentsitatea aldatzen joango dela ikusiko dugu, denboran zehar egon den soinuaren arabera. Aipatzekoa da datuak voltetan jasotzen badira ere gero dezibel bihurtu beharko ditugula, Osasunaren Mundu Erakundeak gomendatzen dituen datuekin alderatu ahal izateko.
Zuek ere, datuak hainbat orduz jaso ahal izateko, ”live” moduan jarri beharko duzue. Behin denbora hori pasatakoan, ikusi al duzue datu esanguratsurik? Aldaketa handia egon al da orduen arabera? Animatu nahi zaituztegu esperimentuko datuak lantzeko unitatean zehar proposatzen diren jarduerak egitera! Beraz, animo!