Kaixo! Esperimentu honetan Arduino plaka, euri-sentsore bat eta alimentadore bat erabiliko ditugu. Prest esperimentuarekin hasteko?
Sentsorea lehorra dugunean 1023ko marka ematen digu. Horrek euririk ez duela esan nahi du. Guk ura gehitzen badiogu plakari, sentsorearen balioa aldatu egin behar, eta, plakak ura detektatzen duenean, balio hori jaisten joango da. 1023tik ia 300 markatzeraino.
Kontu handiz ibili behar da plakak urak jaso dezan, baina ez Arduinoko konexioak. Kasu horretan plaka detektatu ahala arduinoa jaisten doa. Argi dago balio optimoa lortzeko plaka euripean eduki behar dela denbora luzez.
Ikusten duzuenez, orain igotzen hasi da, jada ez baitu urik jasotzen eta plaka lehortu ahala jatorrizko baliora itzultzen da, 1023ra alegia. Horixe islatzen du orain.
Animatzen zarete orain euri pixka batekin eta beharrezko baliabideekin proba bera egitera?