IOTetxea.com
“6.1. ARGI SISTEMAREN BEHAKETA: MUNTAKETA” BIDEOAREN TRANSKRIPZIOA

Kaixo eta ongi etorri! Gai honetan gure ikastetxe, lantoki edo hainbat tokitako argi maila neurtuko dugu. Neurtuko dugun parametroari luminantzia esaten zaio eta Lux-etan neurtzen da.

GY-302 sentsorea erabiliko dugu. Beste muntaietan egin dugun bezala, sentsore hau Arduino plakarekin konektatutako dugu eta arduinoa berriz pila euskarriarekin, horrela, gure muntaia elikatuz. Sentsore honek 5 pin ditu baina guk 4 erabiliko ditugu: VCCa, GNDa, SCLa eta SDA. Pin hauek Arduinoarekin konektatzeko kableak erabiliko ditugu, eta egitura mantendu eta lana errazteko helburuarekin beste proiektuetako koloreak mantentzen saiatu gara: SDA kable horiarekin, SCLa berdearekin, GNDa urdinarekin eta VCCa morearekin. Dagoeneko jakingo duzue baina gogoratzearren VCCa 5 volteko pinera doa, sentsorearen GNDa plakaren GNDra, sentsorearen SCLa plakaren SCLra eta sentsorearen SDA plakaren SDA-ra. Era honetan sentsoreak datuak jasoko ditu, plakara bidaliko ditu eta plakak wifiaren bitartez Arduino Cloud plataformara igoko ditu. Plataforma honetan, jasotako datuak ikusi eta aztertzeko aukera izango duzue.

Eta ez ahaztu, muntaiari buruzko informazio gehiago behar baduzue webgunean aurkituko duzue. Animo eta aurrera!