Lortu dituzue sentsorearen datuak? Eta hala bada, ba al dakizue horiek interpretatzen telefono mugikorraren bidez? Horrela ez bada, ikusi prestatu dugun bideoa.
Datuen irakurketa egiteko, lehenik eta behin, argiaren sentsorea jarriko dugu. Ondoren, aplikazioak datuak hartu arte itxarongo dugu. Segundo batzuk baino ez. Gure kasuan, 130 luxeko balioarekin hasiko gara; zuen kasuan, bestelako datuak izango dira, argi iturri desberdinarekin probatuko baituzue. Hala ere, ikusiko duzue gure kasuan bezala denbora gutxi behar duela informazioa jaso eta horrekin plataforman bertan kurba bat egiteko.
Orain, gauza txiki bat probatuko dugu. Sentsorearen gainean esku bat jarri, horrela ikusiko duzue balorea jaitsi eta zerora ere iristen dela. Eskua kendu eta ikusiko duzue berriro argia neurtzen hasiko dela. Argi-iturri handiago batera joanda -esaterako, leiho batera-, datuak izugarri igotzen dira. Azken finean, zenbat eta argi gehiago, orduan eta datu altuagoak; eta alderantziz.
Gustatu al zaizue esperimentua? Ez al da polita argia neurtzea? Edozein galdera baldin baduzue, zuen ikaskideei galdetu edo webgunea begiratu. Ondo izan eta laster arte!