Kaixo! Gaur beste muntaketa batekin gatoz, domotikari buruz ikas dezazuen. Kontzeptu hau ezezaguna zaizuela? Bada, ikusi bideoa eta bukaeran jakingo duzue zeri buruz ari garen!
Lehenik eta behin, sareko wifiaren bidez funtzionatzen duen argi bat instalatu behar duzue. Horretarako, Garza markako bonbilla bat erabiliko dut. Jakin ezazue haien kostua ez dela oso handia eta, gainera, bi bonbillako kitak saltzen dituztela.
Ondoren, eskura daukadan lanpara batean ipiniko dugu bonbilla eta etxeko wifi sarean instalatuko dugu. Izan ere, horrela, “garza smart” aplikazioaren bidez, bonbilla hori pitz eta itzali dezakegu.
Nola funtzionatzen duen ikus dezazuen, hona hemen proba bat. Probarako, lehenengo aplikazioa ireki behar dugu eta barruko gailuetan gure bonbilla gailuen barruan dagoela ikusi. Gero, bertako botoi horia sakatu behar da bonbilla pizteko, eta, botoi hori grisa dagoela, berriro emanda itzaliko da. Eta zuek etxean domotika erabiltzen duzue? Baduzue tresnarik automatizatuta? Leihorik, bonbillarik bestelakorik?