IOTetxea.com
“7.3. LIKIDOEN MAILAK MONITORIZATZEA: ESPERIMENTUA” BIDEOAREN TRANSKRIPZIOA

Kaixo! Dagoeneko gai honetan beharko dugun muntaketa prest daukazue. Baina ba al dakizue zertarako balio duen? Esperimentu honen bidez akuario bat simulatuko dugu. Sentsoreak abisatu egingo digu urez betetzen ari den ontziak gainezka egin aurretik.

Ikus dezakezuenez, aurretik prestatutako Arduinoak daukan GRB led argia berdez ageri da baina sentsorea uretan sartzen badugu eta denbora labur batez itxaroten badugu, gorria jarriko da. Aldiz, sentsorea atera eta lehortu egiten bada berriz berde jarriko da.

Esan bezala, esperimentu honekin zera lortzen dugu: arrainontzi bat guk erabakitako mugaraino urez betetzea eta hortik aurrera gainezka egin ez dezan argi batek abisatzea. Interesgarria ezta? Bada, orain zuen txanda da!