IOT etxea proposamen didaktiko bat da, zeinetan ikasleek IOT (Internet of Things) teknologia erabiliz ikasteko aukera duten, proiektuen bitartez alderdi teorikoak eta praktikoak uztartuz. Teknologia eta joera berriak ikaskuntza-prozesuetan txertatzea bilatu da, ikasleentzako erakargarriagoa eta hurbilagoa izan dadin eta horrela hain motibazioa sustatu dadin.
Ikastetxean edota etxean burutu daitezkeen proiektuak dira eta talde-lana, ikerketa eta hausnarketa sustatzea dute helburu.
Material hauek herritarren zientzia kontzeptuaren baitan koka daitezke izan ere Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek egiteko pentsatuak daude beti ere irakasle baten laguntzarekin eta arazoak identifikatu, baliabideak partekatu, gaiak proposatu, datuak bildu eta aztertu eta zabaltzen laguntzea dute helburu. Laburbilduz, ikasleek ikerketa-prozesuetan aktiboki parte hartzen dute.