DESKRIBAPENA
Une oro soinuz edota zarataz inguratuta gaude, gure arnasaren hotsetatik hasi eta trafiko edota kontzertu zaratatsuetaraino. Askotan ez gara konturatzen, baina zarata horietako batzuk kaltegarriak izan daitezke gure osasunerako. Horregatik, zarata–mailak neurtzen ikastea eta maila horietako bakoitzak gure gorputzean eragin dezakeenaren inguruan ikastea oso interesgarria izan daiteke. Ikasleen kasuan, gainera, oso garrantzitsua da gai horren inguruko kontzientzia lantzea, batzuetan ez baitiote behar besteko garrantzirik ematen (adibidez, musika oso altu jartzean edota zarata handiko guneetan kontzentratzen saiatzean). Proposamen honekin, horrelako zarata–mailak aztertuko dira, IoTk eta teknologia berriek eskaintzen dituzten tresnen bitartez.

