Gaur egungo klima-larrialdia kontuan hartu beharreko gaia da, eta hari lotuta, airearen kalitatean eragiten duten faktoreak ulertzea, baita haren zergatiak zein, ondorioak ere. Horregatik, airearen kalitatea monitorizatzeko materialak sortuko ditugu. Ikasleek esperimentazioaren bitartez, parametro desberdinak jaso eta aztertzeko aukera izango dute. Gainera, emaitza horiek osasun erakunde desberdinek egindako gomendioekin alderatuko dituzte, ikasgelan ikasitakoa eta errealitatea uztartuz. Ikasle gazteak izanik, IOT (Internet of Things) sistemaren bitartez egingo dute esperimentazioa, horrela, teknologia berriekin era erakargarrian landu ditzakete zientzietako gaiak.
METODOLOGIA
Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza (POI). Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza-irakaskuntza metodo bat da. Ikasleei mundu errealeko arazo edota gai bat aurkezten zaie eta, proiektu batean aktiboki lan eginez, planteatutakoari erantzuten saiatu beharko dute. Ikasleen interesak kontuan hartuta lan egiten saiatuko gara, haiek beren ezagutza eta trebetasunak garatu ditzaten.
HELBURUAK
OROKORRAK
-
- Ikasleek herritarren zientzia ezagutzea eta herritarren zientzia-proiektuetarako ekarpen aktiboa egitea.
- Datu zientifikoak jaso eta behatzea, eta haien analisi kritikoa egiteko gaitasuna garatzea.
ZEHATZAK
-
- Sentsoreak erabiliz, kokapen desberdinetan airearen kalitateari buruzko datuak biltzea.
- Jasotako emaitzak airearen kalitate-estandarrekin alderatzea.
- Airearen kalitateak osasun publikoan dituen ondorioen inguruan eztabaidatzea.
TALDEKATZEA
- 4-5 ikasleko taldeak.
- Bakarkako lana.
EBALUAZIOA
Ikasleei etengabeko berrelikadura emango zaie ikaskuntza-prozesuan zehar. Horretarako, autoebaluazioa eta koebaluazioa erabiliko dira, baita heteroebaluazioa ere. Irakasleak, nagusiki parte hartzea, zereginak eta lanak baloratuko ditu.
- • Autoebaluazioa: Norberak bere lana eta egindako aurrerapena ebaluatzeko konpromisoa hartu beharko ditu, baita hobekuntza arloei buruz hausnartzekoa ere.
- Koebaluazioa: Ikasleek elkar ebaluatu beharko dute, parekoen ebaluazio mota bat da, nahiz eta irakasleak prozesu honen gidari gisa jardun beharko duen.
- • Heteroebaluazioa: Kasu honetan, ebaluatzeko ardura irakaslearena da. Haren lana izango da ikasleak egindako zereginak aztertzea, ikaslearen parte-hartzea kontuan izatea, egin diren lanen kalitatea baloratzea eta abar.
EGITEKOAK
Bi zatitan banatuko dira proiektuko eginbehar nagusiak:
- Arduino MKR Wifi 1010 plaka DTH11 sentsorearekin konektatzea, muntaketa programatzea eta datuak Arduino Cloud plataforman jasotzea.
- Jasotako datuekin webgunean jarduerak egitea.
Lan horiek egiteko, 10 saio inguru beharko direla aurreikusten da. Saio bakoitzean, zeregin bat izango dute:
Saioak | Zeregina |
1. Saioa | Proiektuaren deskribapena eta lantaldeak sortzea. |
2. Saioa | Materiala lortzea eta Arduino CLOUD plataforman kontua sortzea. |
3. Saioa | Muntainaren diseinua. |
4. Saioa | Things-ak eraikitzea: Wifi-arekin konektatzea eta aldagaiak sortzea. Plaka Arduino CLOUD plataformarekin konektatzea. |
5. Saioa | Sketch: Programazioa eta Arduino plakara programa bidaltzea |
6. Saioa | Datu-bilketa: muntaketa-datuak, bilduko diren gunean jartzea eta hainbat orduz datuak jasotzea. |
7. Saioa | Datuak dashboard-ean aurkeztea eta datu hauen tratamendu estatistikoa egiteko CSVa deskargatzea. |
8. Saioa | Proposatutako jardueren ebazpena. |
1. Saioa | Talde bakoitzak bere emaitzak gelakideen aurrean aurkeztea. |
10. Saioa | Proiektuaren emaitzak ikastetxearen webgunean eta sare sozialetan argitaratzea. |
IRAKASLEENTZAKO GOMENDIOAK
Material didaktiko hauek erabiltzeko hainbat gomendio:
- Beharrezkoak izango dituzun material eta azalpenak webgunean daude.
- Proposatzen diren saio-kopuruak orientagarriak dira, ikasle talde bakoitzaren erritmoetara egokitu baitaitezke.
- Egunerokotasunari lotutako gaiak planteatzen direnez, ondo legoke materiala momentuko albiste edota azken berriekin lotzea.
- Gaia ikasleen aurretiko ezagutzekin lotzea oso aberasgarria izan daiteke haien ikasprozesurako.
CURRICULUM-ARGUMENTUA
FUNTSEZKO KONPETENTZIAK | DESKRIPTOREAK | KONPETENTZIA ESPEZIFIKOAK | <EBALUAZIO IRIZPIDEAK | OINARRIZKO JAKINTZAK |
HKK
KE STEM KD KPSII HK EK KAKK |
HKK1, STEM2, STEM4, STEM6, KPSII4, HK3 eta EK3
|
1. Zientziak eta teknologiak bizitzan, osasunean eta ingurumenean duen eragina kritikoki analizatzea, ezagutza zientifikoa erabiliz, bizi-baldintza pertsonal eta globaletan eragina duten eta eztabaida sozialaren eta debate publikoaren xede diren iritzi oinarrituak eratzeko. | 1.2
1.3 |
KULTURA ZIENTIFIKOA
1. multzoa. Zientzia eta informazio zientifikoa 4. multzoa. Ingurumen-inpaktua, aurrerapen teknologikoak |
HKK3, STEM1, STEM2, KD1, KD2 eta KPSII4 | 2. Hainbat iturritatik datorren informazio zientifikoa hautatzeko eta erabiltzeko trebetasunak garatzea, fidagarriak direnak modu kritikoan bereiziz eta zuzen aipatuz, arazo eta eztabaidagai zientifikoak ebazteko.
|
2.1 2.2 |
||
STEM1, STEM2, STEM3, STEM4, KD3 eta EK3 | 3. Ikerketaren funtsezko elementuak eta prozedurak ulertzea eta baloratzea, metodo zientifikoa aplikatuz, pentsamendu zientifikoaren berezko arrazoibideak garatzeko. | 3.1
3.2 3.3 3.4 |
||
HKK1, HKK5, KE3, STEM2, STEM5, KD3, KPSII2, KPSII3, KPSII4, HK3, HK4 eta EK1.
|
5. Gizarte-intereseko arazoei irizpide zientifikoekin heltzea, horiei irtenbideak kolaborazioan emanez, garapen jasangarriarekin bateragarriak izango diren ohitura eta erabaki pertsonal arduratsuak sustatzeko eta hartzeko. | 5.1
5.3 5.4 |