DESKRIBAPENA
Gaur egun edonork kontsultatu dezake eguraldiaren iragarpena mugikorretik, baina, batzuetan, datu horiek interpretatzeko zailtasunak egoten dira. Hori horrela izanik, datu meteorologikoak analizatzeko egiteko materialak sortu ditugu. Esperimentazioaren bitartez, parametro desberdinak jaso eta aztertzeko aukera izango dute, baita datu horiek era egokian interpretatzeko tresnak eskuratzeko ere. Emaitzak datu meteorologikoak eskaintzen dituzten erakundeen datuekin eta inguruan dituzten estazio meteorologikoek emandakoekin alderatzen ikasiko dute. IOT sistemaren bitartezko esperimentazioa egingo dute, teknologia berriak ikasprozesuan txertatuz eta ikasleen motibazioekin bat eginez.
METODOLOGIA
Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza (POI). Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza-irakaskuntza metodo bat da. Ikasleei mundu errealeko arazo edota gai bat aurkezten zaie eta, proiektu batean aktiboki lan eginez, planteatutakoari erantzuten saiatu beharko dute. Ikasleen interesak kontuan hartuta lan egiten saiatuko gara, haiek beren ezagutza eta trebetasunak garatu ditzaten.
HELBURUAK
OROKORRAK
- Ikasleek herritarren zientzia ezagutzea eta herritarren zientzia-proiektuetarako ekarpen aktiboa egitea.
- Datu zientifikoak jaso eta behatzea, eta haien analisi kritikoa egiteko gaitasuna garatzea.
ZEHATZAK
- Datu meteorologikoak biltzen ikastea, hala nola tenperatura, hezetasuna, prezipitazioa eta haizearen abiadura.
- Estazio metereologiko lokalak edo sentsore meteorologiko ekonomikoak erabiltzea.
- Klima-ereduak eta urtaro-aldaketak identifikatzeko, datuak aztertzea.
TALDEKATZEA
- 4-5 ikasleko taldeak.
- Bakarkako lana.
EBALUAZIOA
Ikasleei etengabeko berrelikadura emango zaie ikaskuntza-prozesu osoan zehar. Horretarako, autoebaluazioa eta koebaluazioa erabiliko dira, baita heteroebaluazioa ere. Irakasleak, nagusiki parte hartzea, zereginak eta lanak baloratuko ditu.
- Autoebaluazioa: Norberak bere lana eta egindako aurrerapena ebaluatzeko konpromisoa hartu beharko ditu, baita hobekuntza arloei buruz hausnartzekoa ere.
- Koebaluazioa: Ikasleek elkar ebaluatu beharko dute, parekoen ebaluazio mota bat da, nahiz eta irakasleak prozesu honen gidari gisa jardun beharko duen.
- Heteroebaluazioa: Kasu honetan ebaluatzeko ardura irakaslearena da. Haren lana izango da ikasleak egindako zereginak aztertzea, ikaslearen parte-hartzea kontuan izatea, egin diren lanen kalitatea baloratzea eta abar.
EGITEKOAK
- Bi zatitan banatuko dira proiektuko eginbehar nagusiak:
- Arduino MKR Wifi 1010 plaka GY68-BMP180 sentsorearekin konektatzea, muntaketa programatzea eta datuak Arduino Cloud plataforman jasotzea.
- Jasotako datuekin webgunean jarduerak egitea.
Lan horiek egiteko, 10 saio inguru beharko direla aurreikusten da. Saio bakoitzean, zeregin bat izango dute:
Saioak | Zeregina |
1. Saioa | Presio atmosferikoa neurtzeko proiektuaren deskribapena eta lantaldeak sortzea. |
2. Saioa | Materiala lortzea eta 1. proiektuan sortutako Arduino CLOUD plataforman sartzea. |
3. Saioa | Muntaketaren diseinua. |
4. Saioa | Things-ak eraikitzea: Wifi-arekin konektatzea eta aldagaiak sortzea. Plaka Arduino CLOUD plataformarekin konektatzea. |
5. Saioa | Sketch: Programazioa eta Arduino plakara programa bidaltzea. |
6. Saioa | Datu-bilketa: muntaketa-datuak, bilduko diren gunean jartzea eta hainbat orduz datuak jasotzea. |
7. Saioa | Datuak dashboard-ean aurkeztea eta datu hauen tratamendu estatistikoa egiteko CSVa deskargatzea. |
8. Saioa | Proposatutako jardueren ebazpena. |
9. Saioa | Talde bakoitzak bere emaitzak gelakideen aurrean aurkeztea. |
10. Saioa | Proiektuaren emaitzak ikastetxearen webgunean eta sare sozialetan argitaratzea. |
IRAKASLEENTZAKO GOMENDIOAK
Material didaktiko hauek erabiltzeko hainbat gomendio:
- Beharrezkoak izango dituzun material eta azalpenak webgunean daude.
- Proposatzen diren saio-kopuruak orientagarriak dira, ikasle talde bakoitzaren erritmoetara egokitu baitaitezke.
- Egunerokotasunari lotutako gaiak planteatzen direnez, ondo legoke materiala momentuko albiste edota azken berriekin lotzea.
- Gaia ikasleen aurretiko ezagutzekin lotzea oso aberasgarria izan daiteke haien ikasprozesurako.
CURRICULUM-ARGUMENTUA
FUNTSEZKO KONPETENTZIAK | DESKRIPTOREAK | KONPETENTZIA ESPEZIFIKOAK | EBALUAZIO IRIZPIDEAK | OINARRIZKO JAKINTZAK |
HKK KE STEM KD KPSII HK KAKK |
HKK1, STEM2, STEM4, STEM6, KPSII4, HK3 eta EK3 | 1.Zientziak eta teknologiak bizitzan, osasunean eta ingurumenean duen eragina kritikoki analizatzea, ezagutza zientifikoa erabiliz, bizi-baldintza pertsonal eta globaletan eragina duten eta eztabaida sozialaren eta debate publikoaren xede diren iritzi oinarrituak eratzeko. | 1.2 1.3 |
KULTURA ZIENTIFIKOA 1. multzoa. Zientzia eta informazio zientifikoa 4. multzoa. Ingurumen-inpaktua, aurrerapen teknologikoak |
HKK3, STEM1, STEM2, KD1, KD2 eta KPSII4 | 2. Hainbat iturritatik datorren informazio zientifikoa hautatzeko eta erabiltzeko trebetasunak garatzea, fidagarriak direnak modu kritikoan bereiziz eta zuzen aipatuz, arazo eta eztabaidagai zientifikoak ebazteko. | 2.1 2.2 |
||
STEM1, STEM2, STEM3, STEM4, KD3 eta EK3 | 3. Ikerketaren funtsezko elementuak eta prozedurak ulertzea eta baloratzea, metodo zientifikoa aplikatuz, pentsamendu zientifikoaren berezko arrazoibideak garatzeko. | 3.1 3.2 3.3 3.4 |
||
HKK1, HKK5, KE3, STEM2, STEM5, KD3, KPSII2, KPSII3, KPSII4, HK3, HK4 eta EK1. | 5. Gizarte-intereseko arazoei irizpide zientifikoekin heltzea, horiei irtenbideak kolaborazioan emanez, garapen jasangarriarekin bateragarriak izango diren ohitura eta erabaki pertsonal arduratsuak sustatzeko eta hartzeko. | 5.1 5.3 5.4 |