IOTetxea

INGURUMEN-ZARATAREN MONITORIZAZIOA

DESKRIBAPENA

Une oro soinuz edota zarataz inguratuta gaude, gure arnasaren hotsetatik hasi eta trafiko edota kontzertu zaratatsuetaraino. Askotan ez gara konturatzen, baina zarata hauetako batzuk kaltegarriak izan daitezke gure osasunerako. Horregatik, zarata mailak neurtzen ikastea eta maila hauetako bakoitzak gure gorputzean eragin dezakeenaren inguruan ikastea oso interesgarria izan daiteke. Ikasleen kasuan gainera, honen inguruko kontzientzia lantzea garrantzitsua da, batzuetan ez baitiote behar besteko garrantzirik ematen, adibidez musika oso altu jartzean edota zarata handiko guneetan kontzentratzen saiatzean. Proposamen honekin IOT eta teknologia berriek eskaintzen dituzten tresnen bitartez zarata maila hauek aztertuko dira.  

METODOLOGIA

Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza (POI). Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza-irakaskuntza metodo bat da. Ikasleei mundu errealeko arazo edota gai bat aurkezten zaie eta, proiektu batean aktiboki lan eginez, planteatutakoari erantzuten saiatu beharko dute. Ikasleen interesak kontuan hartuta lan egiten saiatuko gara, haiek beren ezagutza eta trebetasunak garatu ditzaten.

HELBURUAK

OROKORRAK

  • Ikasleek herritarren zientzia ezagutzea eta herritarren zientzia-proiektuetarako ekarpen aktiboa egitea. 
  • Datu zientifikoak jaso eta behatzea, eta haien analisi kritikoa egiteko gaitasuna garatzea. 

ZEHATZAK

  • Eskolako edota inguruko zarata mailei buruzko datuak biltzeko zarata neurgailuak erabiltzen ikastea eta egunean zehar zarata mailak nola aldatzen diren aztertzea.
  • Zaratak gure osasunean eragin ditzakeen kalteez kontzientziatzea. 

TALDEKATZEA

  • 4-5 ikasleko taldeak.
  • Bakarkako lana.

EBALUAZIOA

Ikasleei etengabeko berrelikadura emango zaie ikaskuntza-prozesuan zehar. Horretarako, autoebaluazioa eta koebaluazioa erabiliko dira, baita heteroebaluazioa ere. Irakasleak, nagusiki parte hartzea, zereginak eta lanak baloratuko ditu.

  • • Autoebaluazioa: Norberak bere lana eta egindako aurrerapena ebaluatzeko konpromisoa hartu beharko ditu, baita hobekuntza arloei buruz hausnartzekoa ere.
  • Koebaluazioa: Ikasleek elkar ebaluatu beharko dute, parekoen ebaluazio mota bat da, nahiz eta irakasleak prozesu honen gidari gisa jardun beharko duen. 
  • • Heteroebaluazioa: Kasu honetan, ebaluatzeko ardura irakaslearena da. Haren lana izango da ikasleak egindako zereginak aztertzea, ikaslearen parte-hartzea kontuan izatea, egin diren lanen kalitatea baloratzea eta abar.

EGITEKOAK

Bi zatitan banatuko dira proiektuko eginbehar nagusiak:

  • Arduino MKR Wifi 1010 plaka MAX9814 sentsorearekin konektatzea, muntaketa programatzea eta datuak Arduino Cloud plataforman jasotzea.
  • Jasotako datuekin webgunean jarduerak egitea.

Lan horiek egiteko, 10 saio inguru beharko direla aurreikusten da. Saio bakoitzean, zeregin bat izango dute: 

 
Saioak Zeregina
1. Saioa Proiektuaren deskribapena eta lantaldeak sortzea.
2. Saioa Beharrezko materiala lortzea eta 1. proiektuan sortutako Arduino CLOUD plataforman sartzea.
3. Saioa Muntaketaren diseinua.
4. Saioa Things-ak eraikitzea: Wifiarekin konektatzea eta aldagaiak sortzea. Plaka Arduino CLOUD plataformarekin konektatzea.
5. Saioa Sketch: Programazioa eta Arduino plakara programa bidaltzea.
6. Saioa Datu-bilketa: muntaketaren-datuak bilduko diren gunean jarri eta hainbat orduz datuak jasotzea.
7. Saioa Datuak dashboard-ean aurkeztea eta datu hauen tratamendu estatistikoa egiteko CSVa deskargatzea.
8. Saioa Proposatutako jardueren ebazpena.
9. Saioa

10. Saioa

Talde bakoitzak bere emaitzak gelakideen aurrean aurkeztea.

Proiektuaren emaitzak ikastetxearen webgunean eta sare sozialetan argitaratzea.

IRAKASLEENTZAKO GOMENDIOAK

Material didaktiko hauek erabiltzeko hainbat gomendio:  

  • Beharrezkoak izango dituzun material eta azalpenak webgunean daude.
  • Proposatzen diren saio-kopuruak orientagarriak dira, ikasle talde bakoitzaren erritmoetara egokitu baitaitezke. 
  • Egunerokotasunari lotutako gaiak planteatzen direnez, ondo legoke materiala momentuko albiste edota azken berriekin lotzea.  
  • Gaia ikasleen aurretiko ezagutzekin lotzea oso aberasgarria izan daiteke haien ikasprozesurako.

CURRICULUM-ARGUMENTUA

 
FUNTSEZKO KONPETENTZIAK DESKRIPTOREAK KONPETENTZIA ESPEZIFIKOAK EBALUAZIO IRIZPIDEAK OINARRIZKO JAKINTZAK
HKK  

KE 

STEM 

KD 

KPSII 

HK 

EK 

KAKK 

HKK1, STEM2, STEM4, STEM6, KPSII4, HK3 eta EK3 

 

1.   Zientziak eta teknologiak bizitzan, osasunean eta ingurumenean duen eragina kritikoki analizatzea, ezagutza zientifikoa erabiliz, bizi-baldintza pertsonal eta globaletan eragina duten eta eztabaida sozialaren eta debate publikoaren xede diren iritzi oinarrituak eratzeko.  1.2 

1.3 

KULTURA ZIENTIFIKOA

1. multzoa. Zientzia eta informazio zientifikoa  

4. multzoa. Ingurumen-inpaktua, aurrerapen teknologikoak  

HKK3, STEM1, STEM2, KD1, KD2 eta KPSII4  2.   Hainbat iturritatik datorren informazio zientifikoa hautatzeko eta erabiltzeko trebetasunak garatzea, fidagarriak direnak modu kritikoan bereiziz eta zuzen aipatuz, arazo eta eztabaidagai zientifikoak ebazteko.  2.1

2.2

STEM1, STEM2, STEM3, STEM4, KD3 eta EK3  3.   Ikerketaren funtsezko elementuak eta prozedurak ulertzea eta baloratzea, metodo zientifikoa aplikatuz, pentsamendu zientifikoaren berezko arrazoibideak garatzeko.  3.1 

3.2 

3.3 

3.4 

 

HKK1, HKK5, KE3, STEM2, STEM5, KD3, KPSII2, KPSII3, KPSII4, HK3, HK4 eta EK1. 

 

5. Gizarte-intereseko arazoei irizpide zientifikoekin heltzea, horiei irtenbideak kolaborazioan emanez, garapen jasangarriarekin bateragarriak izango diren ohitura eta erabaki pertsonal arduratsuak sustatzeko eta hartzeko. 5.1 

5.3 

5.4