IOT etxea proposamen didaktiko bat da, zeinetan ikasleek IOT (Internet of Things) teknologia erabiliz ikasteko aukera duten, proiektuen bitartez alderdi teorikoak eta praktikoak uztartuz. Teknologia eta joera berriak ikaskuntza-prozesuetan txertatzea bilatu da, ikasleentzako erakargarriagoa eta hurbilagoa izan dadin eta horrela hain motibazioa sustatu dadin.
Ikastetxean edota etxean egin daitezkeen
proiektuak dira eta talde-lana, ikerketa eta hausnarketa sustatzea dute
helburu.
Material hauek herritarren zientzia kontzeptuaren baitan koka daitezke izan ere Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek egiteko pentsatuak daude betiere irakasle baten laguntzarekin eta arazoak identifikatu, baliabideak partekatu, gaiak proposatu, datuak bildu eta aztertu eta zabaltzen laguntzea dute helburu. Laburbilduz, ikasleek ikerketa-prozesuetan aktiboki parte hartzen dute.
Guztira 7 proiektu dira. Hauetako bakoitzean gai bat jorratu da eta ondorengo moduan egituratu dira:
- Burutuko den proiektua kokatzeko gaiaren inguruko sarrera bat egingo da (gelako mailaren arabera irakasleak sarrera honetan sakondu dezake).
- Arduino MKR 1010 Wifi plaka eta sentsore apropos bat erabiltzean oinarritutako IOT proiektua.
- Material gehigarriak lortzeko mugikorreko teknologia datu iturri gisa erabiltzeko proposamena.
- 3 jardueren proposamena: bat IOT proiektuan oinarrituta eta beste biak Big Data bezalako gaiekin lotuta.
Zergatik erabili IOTetxea?
- Teoria eta praktikaren arteko hezkuntza hutsunea betetzen du.
- Herritarren zientziako kontzeptuak biltzen ditu.
- IOT/ BigDatari lotutako etorkizuneko lanbideei lotutako eremu baterako atera irekitzen du, non eskaera handia dagoen enpresetan, start-upetan, ikerketa zentroetan…
- Berrikuntza eta teknologia berriak etorkizuneko profesional ez- teknologikoetan ere integratzeko gaitasuna izan dezake (gizarte arloak, osasuna,…).
Norentzat bideratu da nagusiki?
- Irakasleak ikasleekin.
- Irakasleak ikasle eta gurasoekin/zaintzaileekin.
- Ikasle taldeak (gainbegiradarekin).
Nola erabili IotEtxea-k eskaintzen dituen baliabideak?
Proposatutako proiektuak IOT bitartez egin dezakegunaren adibideak dira. Gainera, erraz birkonbina eta edita daitezke, proiektu bakoitzean eXeLearning (elp) formatuan diseinatu diren fitxategiak eransten baitira.
Proiektu bakoitza definitzeko momentuan ondorengo alderdiak hartu dira kontuan:
- Ikasgelako eguneroko lanean erraz txerta daitezkeen kontzeptuak erabiltzea, ikasleek erraz ezagutu ditzaketenak: tenperatura, presioa, soinua…
- Era transbertsalean eta irakasle desberdinen laguntzarekin egiteko prestatuta. Kultura zientifikoa ardatz hartuta bestelako ikasgaietan ere landu daitezke.
- Ikasleen etxeetan guraso, tutore, zaintzaileen… laguntzarekin ere egingarriak izatea
- Aurkeztutako proiektuen % 80an osasunari, fisikari, meteorologiako efektuei eta abarri egiten zaie erreferentzia, horrela, egunerokotasunean eta eztabaidetan agertzen diren bizitza eta gizarteko gaien inguruko kontzeptu teorikoak ulertzen laguntzeko.
- Erabilitako lizentzia ahalik eta irekiena (cc).
- Kasto baxua. Proiektu gehienetan beharreko bakarra Arduino MKR 1010 Wifi plaka, Arduino Cloud IOT plataforman kontua eta sentsore bat behar dira. Horren kostua gutxi gorabehera 60 – 90 euro ingurukoa da. Proiektu bakoitzean dagoen aldaketa bakarra sentsore mota da, beste guztia berdin mantentzen da.
- Material estandarra da, eta 5 urtez gutxienez berrerabil daiteke.
- Ikasleen eta irakasleen begiak IOT teknologiaren alorrera zabaltzen saiatu gara.
- Proposatutakoak baino askoz proiektu gehiago egin daitezke, aurkeztutako proiektuetako ideiak sinplifikatuz, zabalduz edota aldatuz.
Ebaluazioa
Proiektuek ebaluatzeko modu anitzak aurreikusten dituzte. Zentzu honetan ikasleei etengabeko berrelikadura emango zaie ikaskuntza prozesu osoan zehar. Ebaluatzeko ondorengo tresnak proposatzen dira:
- Autoebaluazioa: Norberak bere lana eta egindako aurrerapena ebaluatzeko konpromisoa hartu beharko ditu, baita hobekuntza arloei buruz hausnartzekoa ere.
- Koebaluazioa: Ikasleak beraien artean ebaluatu beharko dira, parekoen ebaluazio mota bat da nahiz eta irakasleak prozesu honen gidari gisa jardun beharko duen.
- Heteroebaluazioa: Kasu honetan ebaluatzeko ardura irakaslearena da, bere lana ikasleak burututako zereginak aztertzea, ikaslearen parte hartzea kontuan izatea, egin diren lanen kalitatea baloratzea eta abar izango da.
Webgunearen egitura
Lana WordPress formatuan egindako webgune baten bidez erakusten da, eXeLearning-ekin egindako proiektuen estekak eta gida didaktikoen edukia biltzen dituena.
Gunearen mapa: https://iotetxea.com/sitemap/
Youtuben baliabideak al daude? Proiektuarekin lotutako bideoak Youtubeko erreprodukzio zerrenda batean daude:
https://www.youtube.com/playlist?list=PLqqKmwYwNAlOVXmUG5sjwTn6bnZY_t96O