Ezaugarriak
TDS sentsoreak eroankortasunaren bidez funtzionatzen du, eta uraren eroankortasuna neurtzen du. Hori PPMn neurtzen da (milioiko zatiak).
Ur-lagina duen ontziaren barruan sartzen da zunda baten muturra. Beste muturra, koloretako 3 hari dituena, Arduino MKR Wifi 1010 plakaren pinekin konektatzen da.
Kontuz:
- Zunda ezin da erabili 55 gradu zentigradutik gorako uretan.
- Zunda ezin da ontziaren ertzetik hurbilegi utzi; bestela, irakurketari eragingo dio.
3 pin ditu:
- Arduino plakaren GND pinera konektatzen den sentsorearen GNDa (lur-hargunea).
- Arduino plakaren 5V pinera konektatuko dugun sentsorearen VCC (elikagailua).
- S irteerak (seinale-terminala, berdea) A1 pinera konektatuta egon behar du.