Ezaugarriak
GY-302 BH170 sentsorea estazio meteorologikoetan edota etxean egindako proiektu adimentsuetan erabiltzeko sentsore aproposa da. Inguruko argiaren intentsitatea neurtzeko argi- sentsore digital kalibratua da, eta argi intentsitate hau 16 bit-eko zenbaki baten moduan biltegiratzen du. Sentsore honek 0 eta 65535 Lux (Lx) bitarteko argi intentsitatea neur dezake.
5 pin-ez osatuta dago, baina guk 4 bakarrik erabiliko ditugu:
- Arduino plakaren GND pinera konektatzen den sentsorearen GNDa (lur hartuna).
- Arduino plakaren 5V pinera konektatzen den sentsorearen VCCa (elikadura).
- Arduino plakaren A5 sarrerara konektatu behar den sentsorearen SCL irteera (ordulari seinalea).
- Arduino plakaren A4 sarrerara konektatu behar den sentsorearen SDA irteera (datu trukaketa).
- ADDR (pin hau ez dugu erabiliko).