Madrilgo Complutense Unibertsitateak eta "International Research Center of Big Data for Sustainable Development Goals" (CBAS) erakundeak Iberiar Penintsulako bereizmen handiko argi-kutsadura kalibratuaren lehen mapa kaleratu dute, SDGSAT-1 sateliteak emandako datuen erabilerari esker: https://pmisson.users.earthengine.app/view/sdgsat-1-p-iberica
Mapa horrek inguruko argi-iturrien kolore-tenperaturaren kalkulua egiten du.
Bilatu Euskadi mapa horretan "RALAN-Map EU", eta alderatu zure kaleko/hiriko argi-kutsadura Euskadiko 3 hiriburuetako gune jendetsuenekin:
- Gasteizko Andre Maria Zuriaren Plaza.
- Donostiako Alde Zaharra.
- Bilboko Alde Zaharra.
1. ZATIA
- Erreparatu kolore-tenperaturari.
- Pentsatu zer esan nahi duen, aztertu emaitzak eta partekatu zure kideekin.
- Denon artean tokiko argi-kutsaduraren mapa bat egin dezakezue, Eusko Jaurlaritzako erakunde ofizialetara bidaltzeko.
2. ZATIA:
- Erreparatu mapak bizi zaren eremuari buruz ematen dituen datuei. Bildu kolore-tenperaturaren datuak.
- Erreparatu zure bizi-zikloari, batez ere lo egiteko oheratzen zaren orduari, eta pentsatu zer kolore-tenperatura duzun zure inguruan.
- Bilatu Europak argitasun-mugei/-gomendioei buruz emandako gidalerroak.
- Hausnartu mapak adierazten duen argi-kutsaduraren mailak zure osasunean izan ditzakeen ondorioei buruz.
Gomendioa: eskola-orduetatik kanpo egiteko borondatezko jarduera.