Saltatu nabigazioa

Jarduerak

1. ariketa: gure ingurua neurtzen

Kokatu diseinatutako muntaia zure etxe edo ikastetxeko leku desberdinetan: 

  • Ikastetxeko jolaslekuan.
  • Zarata handiko kale batera ematen duen leihoan.
  • Zure logelan, musika altuan jarrita daukazularik.
  • Bururatzen zaizkizun beste lekuetan.

Egizu neurketa denbora zehatz batean zehar, adibidez, ordu batez, eta begiratu ea momenturen batean balioa 2 baino altuagoa den (osasunarentzat gogaikarri eta txartzat jo dugun zenbakia baita).

2. ariketa: kontzientziazioa

Sartu ondorengo estekan: https://bouncyballs.org/

Doako online tresna bat da, eta zure ordenagailuko, tabletako edo mugikorreko nabigatzailetik sar zaitezke. Tresna honen helburua zarata kudeatzea da, horretarako gela zehatz batean dagoen zarataren arabera pantailan ageri diren koloretako bolak errebotatuz doaz, zarata era bisual batean erakusteko asmoz. Erabili ahal izateko egin beharreko gauza bakarra erabiltzen ari zaren gailuaren mikrofonora sartzeko baimena ematea da.

Tresna hau oso erabilgarria izan daiteke adibidez Lehen eta Haur Hezkuntzako ikasleak zarataren inguruan kontzientziatzeko. 

bouncyballs.org ataria
Mercedes Jimeno Badiola (CC0)

Kasu honetan proposatzen dugun jardueraren bitartez "bouncyballs" tresna erabili dezakezuen mugikor batekin Lehen Hezkuntzako 1. eta 6. maila bitarteko ikasgeletara joatea izango da. Bertan, geletan egon daitekeen gehiegizko zarataren ondorio kaltegarriak azaldu beharko dituzue, horretarako gelako pantailan aipatutako tresna erabili dezakezuelarik. Jarduera hau burutzeko lauko taldeak osatu beharko dituzue eta bakoitzak egin behar bat izango du. Baina lehenik eta behin Lehen Hezkuntzako geletako tutoreekin harremanetan jarri beharko zarete egin nahi duzuen proiektuaren inguruan informatzeko eta beraien geletan egin ahal izateko baimena eskatzeko.

3. ariketa: zarataren mapa

1. jardueran lortutako datuekin zarataren mapa bat (ikusi SICA atala) osatzea proposatzen dizuegu. 

Gogoratu Arduino Cloud plataformak, aukera ematen digula datuak CSV fitxategi batera esportatzeko. Plataformak "zip" artxibo konprimatuan bidaltzen ditu datu horiek, posta elektronikoz, hain zuzen ere (get data via email):

Datuak CSV-an deskargatzeko botoia
Mercedes Jimeno Badiola (CC0)

Eskuratutako fitxategia kalkulu- orriko programa batekin ireki daiteke; GRAFIKO GEOGRAFIKO bat egiten da, eta, horrela, zona bakoitzean ordu eta egun jakin batean jasotako balioak erakutsiz.

Euskal Autonomia Erkidego mailako datu eta zarata mapak ondorengo esteketan topa ditzakezu: 


Oharra: kontuan hartu behar da hainbat datu bi edo hiru urtero eguneratzen direla. 

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)