Zer da SICA?
Abenduaren 16ko 1513/2005 Errege Dekretuaren baitako zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legeak ingurumen zarataren ebaluazio eta gestioa lantzen ditu eta Kutsadura Akustikoari buruzko Oinarrizko Informazio Sistema sortzea ahalbidetu du (SICA gaztelaniazko siglak).
- Kutsadura akustikoari buruzko informazioa antolatzeko datu basea da, bereziki zarataren mapa estrategikoei eta ekintza planei erreferentzia egiten diena.
- Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren menpe dago eta Kalitatearen eta Ingurumen Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen du.
"Zarataren mapa estrategikoa" eskaintzen digu, hau da, hainbat mapa diseinatu dira gune zehatzetako zarata esposizioak era orokor batean ebaluatzeko edota eremu bateko aurreikuspen orokorrak egiteko.
Zaraten mapa estrategikoak 4 modutakoak izan daitezke:
- Aglomerazioa: Estatuak mugatutako lurralde zati bat, 100.000 biztanle baino gehiago dituena eta eremu urbanizatutzat hartzen den biztanle dentsitate maila duena. Udalerri bat, udalerri baten zati bat edo hainbat udalerri har ditzakete.
- Bide ardatz handia: urtean 3 milioi ibilgailu baino gehiagoko trafikoa duen eskualdeko, nazio mailako edota nazioarteko edozein errepide.
- Trenbide ardatz nagusia: urtean 30.000 tren baino gehiagoko trafikoa duen edozein trenbide.
- Aireportu handia: Urtean 50.000 mugimendu (aireratzeak zein lurreratzeak) baino gehiago dituen edozein aireportu zibil, formakuntzarako erabiltzen diren aireontzi arinak izan ezik.
Gaur egun tresna hau eraikitzen ari da. Beheko estekan 2022. urteko proiektuko 4. faseko mapak eta datuak ikus daitezke: https://sicaweb.cedex.es/consulta-de-mapas-de-rudio/4a-fase/