Saltatu nabigazioa

Unitateak eta taulak

dB-a W/m2-aren aurrean

Dezibela (dB) soinua neurtzeko erabiltzen den neurria da. Garrantzitsua da soinuen intentsitatea ezartzeko aukera ematen baitu. 

Soinu-presioaren maila (SPL), berriz, espazioko puntu jakin bateko soinuaren intentsitateari dagokio. Dezibeletan (dB) neurtzen da, eta hainbat ingurunetako zarata- edo soinu-maila deskribatzeko erabiltzen da. Soinu-presioa neurtzeko, mikrofono edo sonometro bat erabili daiteke, eta giro eta soinu-iturriaren arabera alda daiteke. Izatez, soinu baten presioaren eta erreferentziazko presio maila baten arteko erlazioa adierazten duen neurketa logaritmikoa da.

Soinuaren intentsitate-maila, intentsitate akustikoaren maila (SIL) izenez ere ezaguna, soinu-uhin baten azalera-unitateko potentziaren neurri bat da. Denbora tarte jakin batean, eremu zehatz batetik zeharkatzen den soinu energia kopurua kuantifikatzen du.  

Beste aldetik, potentzia akustikoa, soinu-iturri batek norabide guztietan igortzen duen energia-kantitate osoa da. Watt-etan (W) neurtzen da, eta soinua sortzeko behar den energia kantitatearekin lotuta dago. Potentzia akustikoa ez da zuzenean neurtzen, beste parametro batzuen bidez neurtzen da, adibidez, intentsitate akustikoaren bidez.

Soinu-presio mailaren eta potentzia akustikoaren arteko erlazioa soinua airean hedatzean oinarritzen da. Soinua iturritik urruntzen den heinean, energia eremu handiago batean sakabanatzen da, eta, horren ondorioz, soinu-presioaren maila jaitsi egiten da. Horrek esan nahi du soinu-iturritik zenbat eta distantzia handiagoa egon, orduan eta txikiagoa izango dela soinu-presioaren maila.

Taula: Dezibela (dB) Wattera metro karratuko (W/m2)

Dezibela soinuaren intentsitatea edo maila adierazteko erabiltzen den neurri-unitatea da. Bestalde, Watta soinuaren potentzia edo energia neurtzen duen unitatea da.

dB-tik W-ra pasatzeko, ondorengo formula erabiltzen da: P(W) = 10^(dB/10). Adibidez, 80 dB izango bagenitu, bihurketa ondorengoa litzateke: P(W) = 10^(80/10) = 10^8 = 10,000,000 W.

Taula dB-a W/m2-aren aurrean
J. Fernan - Gelan erabilzeko baliabideen kongresua


Konbertsio hori beste aldera egin ahal izateko ondorengo formula izan beharko dugu kontuan:  W/m² = 10^(dB/10).


Seinale elektrikoak erabiltzen: Volta

Proiektu honetan soinu sentsore bat (MAX9814) erabiliko dugu, honi esker irudikatutako 50 cm2-ko "leiho karratu" batetik zeharkatzen den soinuaren intentsitatea jasoko dugu (50 mS-ko aldi baterako leihoa, 20 Hz-eko maiztasunaren baliokidea dena). Hau da, 50 mS-ko zabalerako leihoa kontsideratzen dugu (20 Hz => 1/20 = 50 mS).  

Sentsorearen bitartez, leihoan erregistratutako maximoa eta minimoa kalkulatuko ditugu , eta volt aldagaia honela kalkulatuko dugu:

voltak = (maximo eta minimoaren arteko desberdintasuna * 5.0) / 1024

Era honetan tentsiotan bilakatuko dugu (V: voltak).

Tentsioa dezibeletan bilakatzeko ondorengo harremana erabiliko dugu: 

dBV = 20 log (tentsioa [mV] )

Tentsioa [mV] = Volta = 10^(dBV/20)

Formula hauetan:

  • Tentsioa [mV] edo Voltak emandako dB-ren balioari dagokion tentsioaren balioa da.
  • dBVak, dezibelak voltetan duen balioari egiten dio erreferentzia.

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)