Ezaugarriak
MAX9814 sentsorea, mikrofonozko gailu bat da eta zirkuitu anplifikadore bat du:
5 pin dauzka eta horietatik 3 erabiliko ditugu:
- Arduino plakaren GND pinera konektatzen den sentsorearen GNDa. (Lurrerako hargunea).
- Arduino plakaren A0 sarrerara konektatuta egon behar den OUT irteera (datuak biltzeko).
- Arduino plakaren 5V pinera konektatuko dugun sentsorearen VDDa (Elikatzea).
GAIN pinak moduluaren irabaziaren anplifikazio-maila kontrolatzen du. Irabazia konfiguratzeko, GAIN pina GNDra edo VDDra konektatuz egin daiteke edo zuzenean deskonektatuta utziz:
- GAINa VDD-ra: Irabazia 40 dB-tan ezarria.
- GAINa GND-ra: Irabazia 50 dB-tan ezarria.
- GAINa deskonektatua: Konprimatu gabeko irabazia 60 dB-tan ezarria.
Azken aukera hau erabiliko dugu.