Neurketa akustikoa
Neurketa akustikoak una eta leku jakin bateko dezibel mailaren neurketak dira. Datuak jasotzeko zarata maila kuantifikatzen duen sonometro bat erabiltzen da. Zarata neurtzeko unitateak, dezibelioak, soinu presioaren bi balioren arteko harremana adierazten du.
Zarata-maila altua izateak nekea eta estresa eragin diezaieke irakasleei, eta, gainera, arreta- eta ikaskuntza-prozesuak zaildu ditzake.
Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, ikasgela batean 35 dezibelioko maila izatea gomendatzen da. Irizpide horren arabera, Madril eta Bartzelona bezalako hirietako ikastetxe gehienek muga hori gainditzen dute, askogatik gainera: eskola-orduetan esaterako, kanpoko zarataren batezbestekoa 53 eta 76 dB artekoa da.
Zaraten neurketa batean, 65 dezibelioko maila ozenki hitz egiten ari den jende talde baten parekoa da, edota gainezka dagoen jatetxe bat, belarritik gertu jotzen ari den telefono bat...