geoEuskadi, Euskadiko Datu Espazialen Azpiegituraren (DEA) erreferentziako geoataria da, Euskal Autonomia Erkidegoko informazio geografikoa berrerabiltzea eta erraz zein modu eraginkorrean eskuratzea bermatzeko. Esteka: https://www.geo.euskadi.eus/hasiera/
Honi esker bizi garen eremuaren uholde-arriskuari buruzko datuak lor ditzakegu. Horretarako, bisorean sartu besterik ez dugu egin behar, eta geruzen zerrendan (1) hautatu:
- Urak (2).
- Uholde arriskua (3).
- Uholde arriskugarritasunaren profilak (4a).
- EAEko uholde arriskua (4b).
Ondoren, mapa bat agertuko zaigu eskatutako datuekin: