Saltatu nabigazioa

Jarduerak

1. ariketa: esperimentua

Aukeratu egun euritsu bat, eta jarri diseinatu duzun muntaketa erabiltzen ari zaren wifitik hurbil dagoen balkoi edo terraza batean. Utzi martxan denboraldi batez, eta erregistratu Arduino Cloud plataformaren bidez zer prezipitazio-mota gertatu den. 

  • Sailkatu egun zehatz horretako ekaitz-mota. 
  • Errepikatu esperimentua egun desberdinetan, eta erreparatu ekaitzaren intentsitateari. 
  • Alderatu egun desberdinetako datuak, eta hausnartu ea aldaketarik egon den edota antzekoak izan diren. 

Oharra: kontuan izan egun desberdinetako datuak alderatu ahal izateko ordu-tarteak berbera izan behar duela. 

2. ariketa: geoEuskadi

Aurretik erakutsi dizuegun geoEuskadiren mapa Donostia eta inguruko herriena zen. Ariketa honetan, berriz, honako hauei dagozkien mapak deskargatu beharko dituzue: 

  • Bilbo eta inguruak. 
  • Gasteiz eta inguruak. 
    • eta aukeratu zerrenda honetako 3: 
    • Guardia-Arabako Errioxako kuadrilla. 
    • Arabako Lautadako kuadrilla. 
    • Durangaldea. 
    • Lea-Artibai eskualdea. 
    • Tolosaldea eskualdea. 
    • Bidasoa Beherea. 

Aukeratutako 5 mapak eta Donostiakoa aurrean dituzuelarik, hausnartu eta arrazoitu zein den uholde-arriskurik handiena izan dezakeen zonaldea. 

3. ariketa: Big Data

Joan IHOBEren webgunera (http://escenariosklima.ihobe.eus/), eta aurkitu zure herriaren klima-agertokia. Aldagai asko eskaintzen direla kontuan hartuta, honako hauei dagozkienak aurkitu: 

  • Euri-egunak Pr > = 1 mm. 
  • Prezipitazio handiko egunak Pr > = 10 mm. 
  • Prezipitazio oso handiko egunak Pr > = 20 mm. 

Deskargatu urteko datuak Excel formatuan, eta egin puntu-diagrama bat (x ardatza: urtea; y ardatza: prezipitazio-datua). Hausnartu eraiki duzun grafikoari buruz, eta atera ondorioak datozen urteetako prezipitazioei buruz. 

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)