METEOBLUE Basilean (Suitza) sortutako elkarte bat da, eta zehaztasun handiko eguraldiari buruzko datuak eta ingurumena zaintzeko zerbitzuei buruzko informazioa ematen ditu. Eskaintzen dituen zerbitzu guztien artean, simulagailu bat nabarmentzen da, honi esker mapa oso interesgarriak lor ditzakegu:
- Mapa meteorologikoak.
- Grafiko sinoptikoak.
- Tenperatura eta hezetasuna.
- Abiazioa eta hodeiak.
- Prezipitazioak.
- Itsasoa eta olatuak.
- Airearen kalitatea eta polena.
- Urtaroko aurreikuspena.
Meteotubeko simulagailurako esteka: https://www.meteoblue.com/es/tiempo/mapas/index#coords=6.81/43.574/-0.884&map=windAnimation~rainbow~auto~10%20m%20above%20gnd~none