Jasotako datuak beste erakunde batzuek emandakoekin alderatzea garrantzitsua izaten da normalean. Meteorologiaren kasuan, bi BIG DATA plataformatan aurki ditzakegu behar ditugun datuak: Euskalmet (Euskal Autonomia Erkidegoa) eta Aemet (Estatu mailakoa).
Big Data
EUSKALMET
Euskal Meteorologia Agentziaren (EUSKALMET) webguneko "Behaketa" ataleko "Estazioen datuak" zatian mapa interaktibo bat ikus daiteke. Mapa horretan Euskal Autonomia Erkidego osoan dauden bilketa estazioen eguneroko eta hileroko datuak lor daitezke. Horrekin batera tenperatura eta prezipitazio mapak eta Kapildui radarraren eta Meteosat satelitearen irudiak ere lor daitezke.
AEMET
AEMET Estatuko Meteorologia Agentziaren laburdura da. Eskaintzen dizkigun datuak Espainia osoan zehar jasotakoak dira eta aipagarrienak ondorengoak dira:
Datu klimatologikoak
Atal honetan hainbat datu klimatologiko kontsultatu daitezke, horien artean balio normalak, muturreko balioak, gainditutako atariak edota informazio fenologikoak eta efemerideak. Horrez gain, atlas klimatikoetarako eta ehunka urteko serieetarako sarbidea ematen da.
Muturreko balioak
Serie klimatologikoen aldagai desberdinentzako muturreko balioak.
Atariak gainditzea
Prezipitazio eta haize atariak gainditu diren egunak.
Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Lizentzia