Saltatu nabigazioa

Jarduerak

1. ariketa: jasotako uraren bolumena kalkulatzea

Jarduera honen bitartez jasotako uraren baitako hainbat ariketa egitea proposatzen dizuegu bideoan ageri den bezala. Pausuak: 

  1. Kalkulatu zilindroaren oinarriaren azalera cm2-tan
  2. Kalkulatu jasotako uraren altuera cm-tan
  3. Kalkulatu jasotako uraren bolumena cm3-tan 
  4. Kalkulatu prezipitazio-indizea, oinarriaren azaleraren arteko bolumen gisa (litrotan) cm2-tan
  5. Unitateen aldaketa bat egin eta parametro berdinak lortu litro/m2etan
     

2. ariketa: Euskalmet

Euskal Meteorologia Agentzia (Euskalmet), euskal meteorologia zerbitzua da, 1990ean Euskal Meteorologia Batzorde gisa sortu zena. Bere webgunean Euskal Autonomia Erkidegoko klimari buruzko informazioa topa daiteke une oro. Estazioen bilatzailean sartu ezkero airearen hezetasun erlatiboaren eta tenperaturaren eguneroko eta hilabeteroko datuak ikus daitezke: https://www.euskalmet.euskadi.eus/observacion/datos-de-estaciones/#.  Adibidez, 2024ko maiatzaren 3an Pasaiko Portuko estazioan jasotako datuak ondorengo grafikoan ikus ditzakegu: 

       

Tenperatura eta hezetasuna Pasaiko Portuan

Euskalmet-etik jasotako datuak. Tenperatura eta hezetasuna Pasaiko Portuan (Jabego publikoa). 

Proposamena:

  1. Aurkitu etxetik edo ikastetxetik hurbilen daukazun estazioa. 
  2. Jaso kanpoko datuak. Horretarako, jarri 1. moduluan diseinatutako muntaketa kanpoko airearekin kontaktuan (leiho batean, adibidez).
  3. Utzi bertan hainbat orduetan. 
  4. Alderatu zuk jasotako datuak Euskalmetek eskaintzen dituenekin.

Galderak:

  1. Desberdintasun handia al dago?
  2. Datuak jasotzeko aparatuaren kokapenak eraginik al du datuak jasotzerako momentuan?
  3. Alderatu elkarren ondoan dauden eta zure muntaketatik gertu daude bi estazio.  
  4. Alderatu zure ondorioak zure gelakideekin.

3. ariketa: Prezipitazio datuen taula

Proposamena

  1. Kasu honetan, ura biltzeko esperimentua egingo dugu eta prozesua hainbatetan errepikatuko dugu (lehenengo ariketa).
  2. Jasotako datuekin taula bat egingo dugu: prezipitazioa (1. ariketako 5. puntuko balioa) denborarekiko (esperimentua egin zen eguna). Egin beharreko barra grafikoa ondorengoaren antzerakoa izan behar da: 

C0EC-en plubiometria - Lasarte

Euskalmet-en jasotako datuak. C0EC-en plubiometria - Lasarte (Jabetza publikoa)


3. Euskalmeten plubiometria datuak bilatuko ditugu aurreko jardueran hezetasuna eta tenperaturarekin egin dugun bezala. 

Galderak:

  1. Jasotako datuak benetakoak direla uste al duzu? Zergatik?
  2. Partekatu zure ondorioak gainerako gelakideekin. 

4. ariketa: Presio atmosferikoa

Proposamena:

Bizi zaren edo zure ikastetxea kokatuta dagoen zonako presio atmosferikoa neurtu beharko duzu. Horretarako erabili "Presioa neurtzea" atalaren muntaketa datuak biltzeko eta egunean zehar nola aldatzen den adierazten duen grafikoa egiteko.

Adibide gisa, 2024/05/03ko Euskalmeten grafiko hau erabil dezakezue, non Pasaiako Portuko estazioan jasotako datuak erakusten diren: 

 Euskalmet-etik jasotako datuak
Euskalmet. Presioa B096an- Pasaiako portua ((jabetza publikoa)

Galderak:

Jasotako datuak kontuan hartuta, nola sailkatuko zenituzke sentsoreak erakusten dizkizun balioak? Onuragarriak ala kaltegarriak dira osasunarentzat? Arrazoitu zure erantzuna, eta bateratu ikaskideek lortutako emaitzekin.

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)