Saltatu nabigazioa

DATU METEOROLOGIKOEN ANALISIA

2. proiektuaren helburuak

Bigarren gai hau aurrekoarekiko osagarria da, eta ondorengoan zentratuko da:

  • Egunerokotasuneko datu meteorologikoen jarraipena egitea, hala nola, tenperatura, hezetasuna eta prezipitazioak.
  • Tokiko estazio meteorologikoak eta sentsore meteorologiko ekonomikoak erabiltzea. 
  • Klima ereduak eta urtaro aldaketak identifikatzeko datuak aztertzea. 

Horri guztiari esperimentazio fase bat gehituko zaio etxeetan edota ikastetxeetan erraz egin dezaten.  

Era honetan, ondorengo datu meteorologikoak izango ditugu aztergai: 

  • Tenperatura eta kanpoko hezetasuna DHT11 sentsorearekin edota Vernier sentsorearekin eskuratuta
  • Plubiometria, azalera unitateko bildutako uraren bolumena
  • Uraren azidotasunari/basikotasunari buruzko datuak

Zer erabiliko dugu modulu honetan?

  • IOT Arduino Cloud plataforma
  • Aurreko moduluan erabilitako materiala: Arduino MKR 1010 Wifi eta DHT11 sentsorea hezetasun eta tenperaturarako
  • BMP180 presio atmosferikoa neurtzeko sentsorea
  • Prezipitazioen bolumena neurtzeko materiala
  • Aukerakoa: Vernier sentsorea tenperatura eta pH-a neurtzeko. 

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)