Prezipitazioak neurtzeko etxeko metodoa
Aurreko moduluan egindako jardueren osagarri gisa, ontzi batean jasotako euri kopurua neurtuko dugu. Etxean egindako ontzi zilindriko bat erabiliko dugu eta beharrezkoa izango zaigu ontzi horren oinarriaren azalera zenbatekoa den jakitea. Denbora tarte batez (egun bat adibidez) kalean utzi beharko dugu eta denbora horretan zehar jasotako euri kopurua kalkulatu beharko dugu. Horretarako, ontzian jasotako uraren altuera neurtu beharko dugu, prezipitazioak litro/m2-ko jasoaz (hau da, jasotako uraren bolumena/ontziaren oinarriaren azalera).
Jarraian ageri den bideoan prozesu osoa nola egiten den ikus dezakegu:
Bideoan ikusi dezakezuenez prezipitazioak jasotzeaz gain beste sentsore batzuetatik Bluetooth bidez aplikazio mugikor batera konektatutako datu bilketa erraz bat ere egin dezakegu. Sentsore hau VERNIER markakoa da eta datuak jasotzeko Vernier Go Wireless aplikazioa erabiltzen da. (https://play.google.com/store/apps/details?id=com.vernier.android.gwta )