Prezipitazioa. Zer da?
Meteorologian, atmosferatik erori eta lurrazalera iristen den hidrometeoro mota oro da prezipitazioa. Fenomeno honen barruan zirimiria, euria, elurbustia, txingorra eta elurra sartzen dira, aldiz lainoa eta ihintza ez, kondentsazio formak baitira eta ez prezipitazioak.
Lurrazaleko puntu baten gaineko prezipitazioen kopuruari plubositate edo zenbateko plubiometriko esaten zaio.
Prezipitazioa ziklo hidrologikoaren zati garrantzitsu bat da, lurrazalera ur geza eramaten du, eta bizitzeko ura behar duten animalien zein landareen bizitza errazten du.
Prezipitazioa hodeietan sortzen da, hauek asetasun puntu batera iristen direnean. Puntu horretan, ur tantak handitu egiten dira, grabitate- indarraren ondorioz prezipitatzen den masa batera iritsi arte.