Neurtzeko beste modu bat
Datuak jasotzeko beste modu bat Barometer bezalako aplikazioak izan daitezke. Honi esker, une zehatzetan, soinu mailak hPa-etan jaso ditzakegu. Aplikazio honen bitartez ezin dira datuak hodeira bidali baina mugikorreko kalkulu orria erabili dezakegu lortutako neurriak jasotzeko:
- Presio atmosferikoa barometro APPra esteka: https://play.google.com/store/apps/details?id=com.vad.appbarometer
- Neurketak denbora errealean egiten dira.
- Merkurio milimetroen (mmHg) eta hektopaskalen (hPA) artean aukeratu daiteke.
- Altimetro termometroa barometro APPra esteka: https://play.google.com/store/apps/details?id=com.exatools.barometerandaltimeter
- Presio atmosferikoa eta altitudea neurtzea ahalbidetzen digu.
- Presio sentsorea/ barometroa gehituta (gailuak sentsore barometrikorik izan ezean, aplikazioak, Internetetik gertuen dagoen estazio meteorologikoko datuak eskuratzen ditu).