Arduino Cloud IOT Plataforman kontua sortzea
- Plataforma honetan kontua sortuko dugu, horretarako modurik errazena Plan maker "free" aukera da.
- Plan honetarako esteka honako hau da: https://cloud.arduino.cc/plans/ (Googleko kontu bat erabiliz egin daiteke edota ikastetxeak emandako kontuaren bidez).
- Behin plana aukeratutakoan, kontua sortu beharko dugu, horretarako "create one" sakatu behar da. Bertan hainbat datu eskatuko dira eta horrela erabiltzaile eta pasahitza sortuko dira.
- Behin kontua konfiguratuta, Arduino plakaren profilean eta programazio panelean sartuko gara.