Saltatu nabigazioa

Hezetasuna eta tenperatura

Tenperatura

Etxebizitza bateko erosotasuna hainbat aldagaien araberakoa da, horien artean tenperatura. Atsedenean dagoen pertsona batentzat, tenperatura aproposena 18 °C eta 21 °C artekoa da; aldiz, aktibo dagoen pertsona batentzat, 16 °C eta 18 °C artekoa izan ohi da, betiere egiten ari den lanaren arabera aldatzen delarik.

Gehiegizko tenperaturarekiko esposizioak osasun-arazoak eragin ditzake, hala nola arranpak, deshidratazioa, intsolazioa edota bero-kolpea (horrek dakartzan arazo multiorganikoekin, adibidez: ibileran ezegonkortasuna, konbultsioak edota koma). Tenperatura-aldaketa horien aurrean sentikorrenak haurrak eta adineko pertsonak izaten dira normalean. 

Tenperatura ideala

Adituek urtean batez besteko bi tenperatura tarte desberdintzea gomendatzen dute, bi urtaro nagusien arabera: 

  • Negurako tenperatura ideala: 18 °C eta 21 °C artean
  • Udarako tenperatura ideala: 23 °C eta 26 °C artean

Hezetasuna

Inguruan gehiegizko hezetasuna egoteak ere osasun-arazoak eragin edo larriagotu ditzake. Horien artean:

  • Arnas gaixotasunak (asma edo sinusitisa, adibidez) eta biriketako infekzioak (bronkitisa esaterako) izateko aukera handitzea.
  • Erreuma- gaixotasunak dituzten pertsonen minak areagotzea.
  • Paretetako akaro, onddo, lizun eta bakterioen ugaritzea.
  • Buruko min eta ziztadak, hotza, etengabeko ondoeza, nekea, usain txarrak (bai etxean eta baita gorputzean ere), eta azaleko arazoak agertzea.

Eragozpen horiek prebenitzeko, hezetasun-maila egokia izan behar da denbora asko pasatzen dugun lekuetan, horien artean etxean eta lantokietan. Orokorrean hezetasun-maila egokia % 45 eta % 65 artekoa izaten da.

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)