1. ariketa: inportazioa
Jarduera honek Arduino Cloud plataformarekin lehen harreman bat izateko balioko digu, baita bere funtzionalitateekin ohitzen hasteko ere: dagoeneko sortutako txantiloiak inportatzea eta IOT kontzeptuarekin esperimentatzen hastea.
Horretarako, alboko menuko "IOT Templates" aukera aztertzea proposatzen dizuegu. Atal honetan erraz inplementatzen diren proiektu asko topatuko dituzue. Asmoa, Arduino MKR Wifi 1010 plakarekin lotutako "Cloud Blink" bezalako txantiloi sinple bat aukeratzea da eta, "IMPORT TEMPLATE" aukeraren bidez, txantiloi hau gure plataformako kontura eramatea. Txantiloi horrek Arduino gailua eta sareko kredentzialak konfiguratzen eta bere taulan oinarrizko zirriborro bat kargatzen lagunduko digu. Horrela, Arduino Cloud plataformaren atal hauek landuko ditugu:
|