Saltatu nabigazioa

Widget Chart

Chart widget-en konfigurazioa

Chart widget-en konfigurazioak aurrekoaren urrats berberak jarraitzen ditu. Hau da, grafiko bakoitzak irudikatuko duen aldagaia gehitu behar dugu. "dht11_tenperatura" aldagaiak biltzen dituen tenperatura-balioak irudikatzeko grafiko batekin hasiko gara.

Aurreko urratsean bezala, "Link Variable" botoia sakatuko dugu. Eskura ditugun aldagaiak erakusten dituen eta nahi duguna hautatzeko aukera ematen digun menuan sartuko gara.

Widget percentage-aren menua

Prozesuarekin amaitzeko, eta neurgailuak, aukeratutako aldagaiaren balioa etengabe emateko, behealdeko botoi berdea sakatuko dugu: "link variable":

Aldagaia aukeratzeko menua

Widget-aren konfigurazioaren emaitza

"Chart" widget-ari "dht11_tenperatura" aldagaia gehitu ondoren, emaitza, horrela atera beharko litzateke:

Chart widget-a konfiguratuta

Prozesu hori beste "chart" widget batekin errepikatu behar dugu, eta horri "dht11_hezetasuna" aldagaia esleituko diogu.

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)