Dashboard-aren edizioa
Behin Arduino MKR 1010 Wifi ordenagailura konektatuz gero, DASHBOARD-ean neurtu dugunaren ikuspegi grafikoa ematen diguten widget-ak jarriko ditugu:
- Tenperaturaren grafikoa
- Hezetasunaren grafikoa
- Tenperaturaren eta hezetasunaren ehunekoaren neurgailua
Hori widgets-ak gehitzen lortuko dugu.
Alboko menuan, DASHBOARD aukerara joan, eta begia ageri den botoia sakatuko dugu (1). Une horretan, "ADD" botoi berdea (2) agertuko da:
ADD botoian klik egitean, zein widget mota gehitu ditzakegun ikusiko dugu. "Chart" motako bi (2. grafikoa) eta "percentage" motako beste bi (1, portzentajearen neurgailua) aukeratuko ditugu.