Saltatu nabigazioa

DTH11 sentsorea

DHT11 sentsoreak inguruko tenperatura- eta hezetasun-datuak jasotzeko balio du. 0 °C-tik 50 °C-ra bitartean neur dezake tenperatura, ± 2 °C-ko zehaztasunarekin. Bere hezetasun-tartea % 20tik % 80ra bitartekoa da, ± % 5eko zehaztasunarekin. Sentsore integratu txikia da, kostu txikikoa eta interkonektatzeko erraza.

DHT11 Sentsorearen pinak

DTH sentsoreak 3 pin ditu:

  • VCC
  • Datuen transmisiorako E/S-a
  • GND lurreko konexiorako

DTH11 sentsorearen irudia                              DHT11 sentsorearen pinak

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)