Saltatu nabigazioa

Wigdet Percentage

Widget Percentage-aren konfigurazioa

Gehitutako widget bakoitza konfiguratu egin behar da, eta neurtuko duen aldagaia gehitu: tenperatura edo hezetasuna.

"Percentage" widget-ekin hasiko gara. Horietako bati "dht11_tenperatura" aldagaia esleituko diogu, eta beste bati "dht11_hezetasuna" aldagaia.

Urrats hori Link Variable botoiaren bidez egiten da. Sakatzean, ditugun aldagaiak erakusten dituen eta nahi duguna hautatzeko aukera ematen digun menuan sartuko gara.

Percentage widget-aren menua

Prozesua amaitzeko eta neurgailuak etengabe aukeratutako aldagaiaren balioa emateko, behealdeko botoi berdea sakatuko dugu: "link variable":

Aldagaia aukeratzeko menua

Widget-aren konfigurazioaren emaitza

Behin "percentage" widget-era "dht11_tenperatura" aldagaia gehituta lortu beharrekoa ondorengo hau izan beharko luke:

Percentage widget-a konfiguratuta

Prozesu hori beste "percentage" widget batekin errepikatu behar dugu, eta horri "dht11_hezetasuna" aldagaia esleituko diogu.

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)