Arduino MKR WiFi 1010 plakak zubi-lanak egingo ditu datuak jasoko dituen sentsorearen eta datuak gordeko diren plataformaren artean.
Arduino MKR Wifi 1010
Ezaugarriak
Arduino MKR WiFi 1010 plakak U-BLOXek egindako ESP32 modulu bat du. Plakaren helburua da wifian oinarritutako IoT aplikazioen prototipoak bizkortzea eta sinplifikatzea, ESP32 moduluaren malgutasunari eta energia-kontsumo baxuari esker.
Plaka 3 zutabe nagusiz osatuta dago: SAMD21 Cortex-M0 + MCU kontsumo baxukoa (32 bit), WiFi IEEE® 802.11 b / g / n U-BLOX serie NINA-W10 potentzia baxukoa (2,4 GHz), ECC508 Crypto Authentication.
Arduino MKR WiFi 1010 modeloak 32 biteko potentzia du, potentzia txikiko S/I eta wifi-interfazeen ohiko multzo aberatsa, SHA-256 zifratuaren bidez komunikazio segurua izateko kriptotxip batekin. Gainera, Arduino (IDE) softwarea erabil daiteke kodea garatzeko eta programatzeko.
MKR WiFi 1010 Arduinoak USB ataka bat du eta kargatze-zirkuitu bat, plakari elikadura emateko. Li-Po bateriaren energiarekin edo 5 volteko kanpo-iturri batekin funtziona dezake. Kanpoko energiarekin dabilen bitartean kargatzen da bateria, eta iturri batetik bestera automatikoki aldatzen da.
Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Lizentzia