Saltatu nabigazioa

Sketches

Alboko menuko SKETCHen bidez, ARDUINO MKR 1010 Wifi-ra bidali behar dugun kodea programatuko dugu. Jarraitu beharreko pausuak ondorengo hauek dira: 

  • 1 urratsa: SKETCHES berri bat sortu.
  • 2 urratsa: DEVICE hautatu.
  • 3 urratsa: dht_11 sentsorearen liburutegia inportatu.
  • 4 urratsa: programazio kodea kopiatu.
  • 5 urratsa: ARDUINO MKR 1010 Wifi kodea esportatu.

1 Urratsa: SKETCHES berri bat sortu

HOME pantailatik, alboko menuko SKETCHES aukera hautatuko dugu. Bertan, "CREATE" aukeratuko dugu eta, azkenik, "New sktches":

Scketches berri bat sortu

Sketches berriak sortzea

2 Urratsa: DEVICE hautatu

Pausu honetan, erabiliko dugun DEVICE-a hautatuko dugu: Arduino MKR 1010 Wifi plaka. 

DEVICEa hautatzea

"SELECT DEVICE" hautatzean, leiho bat azalduko da eta, bertan, erabiltzen ari garen Arduino plaka aukeratuko dugu:

DEVICE hautatzea

3 Urratsa: dht_11 sentsorearen liburutegia inportatu

Albo batean, gehitu ditzakegun liburutegiak ageri zaizkigu. Bilatzailean, luparen bitartez, "dht_11" (gure sentsorearentzat aproposena dena) bilatu behar dugu eta, "INCLUDE" botoiari emanda, programazio kodean gehituko dugu:  

dht_11 sentsorea liburutegian bilatzea

4 Urratsa: programazio kodea

Gehitu beharreko programazio-kodea ondorengo hau da:

#include <DHT.h>
#include <DHT_U.h>
#include <DHT11.h>

/*  Sketch generated by the Arduino IoT Cloud Thing "p01"
  https://create.arduino.cc/cloud/things/60ea6e34-11a6-42cb-bc2b-129916cf7e03 

  Arduino IoT Cloud Variables description

  The following variables are automatically generated and updated when changes are made to the Thing

  float dht11_hezetasuna;
  float dht11_tenperatura;

  Variables which are marked as READ/WRITE in the Cloud Thing will also have functions
  which are called when their values are changed from the Dashboard.
  These functions are generated with the Thing and added at the end of this sketch. */

#include "thingProperties.h"

    #define DHTPIN 7
    DHT dht(DHTPIN, DHT11);

void setup() {
// Hasieratu seriea eta itxaron ataka ireki arte:

  Serial.begin(9600);

// Atzerapen honek serieko monitore baten zain egoteko aukera ematen du blokeatu gabe, ez bada aurkitu
  delay(1500);

// thingProperties-en definitua.h
  initProperties();

// Konektatu Arduino IoT Cloud-era
  ArduinoCloud.begin(ArduinoIoTPreferredConnection);
  
  /*
     The following function allows you to obtain more information
     related to the state of network and IoT Cloud connection and errors
     the higher number the more granular information you’ll get.
     The default is 0 (only errors).
     Maximum is 4
 */
  setDebugMessageLevel(2);
  ArduinoCloud.printDebugInfo();

dht.begin();

}

void loop() {
  ArduinoCloud.update();

// Hemen zure kodea
  
// Arduino Cloud plataformarako konexioa probatu
  
  if (ArduinoCloud.connected() == 0) {
    //not connected do nothing or whatever
  digitalWrite(LED_BUILTIN, LOW);
  
  } else {
    // Orain konektatuta nago, jarri hemen konektatuta dagoen bitartean bakarrik exekutatu behar den kodea.
  digitalWrite(LED_BUILTIN, HIGH);
  }

dht11_temperatura = dht.readTemperature();
dht11_humedad = dht.readHumidity();

    // Egiaztatu irakurketak huts egin duen eta irteten den
   if (isnan(dht11_humedad) || isnan(dht11_temperatura)){
    Serial.println("DHT sentsorearen irakurketak huts egiten du!");
     return;
   } 

// Datuen irteera "serieko monitorearen" bidez
      
        Serial.print("Tenperatura (ºC) = ");
        Serial.print(dht11_temperatura);
        Serial.println(" ");


        Serial.print("Hezetasuna (%) = ");
        Serial.print(dht11_humedad);
        Serial.println(" ");
        Serial.println("----------");  
}

5 Urratsa: kodea plakara esportatu

Pausu honetan programazio-kodea ARDUINO MKR 1010 Wifi plakara bidaliko dugu. Goiko aldean ageri den gezi berdea sakatu, eta prozesua amaitu arte itxaron beharko dugu.

Programazio-leihoaren goikaldeko ikonoak

Esportatu aurretik, garrantzitsua da gure Arduino plaka CLOUD plataformarengatik aitortua izatea (karratu urdina).

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)